Txirrindularitza
1. etapa
Gustav Larsson, Paris-Nizako aurreneko liderra
Redacción
Vacansoleil taldeko txirrindulariak Wiggins eta Leipheimer gainditu ditu 9,4 kilometroko erlojupekoan. Irizar zortzigarren sailkatu da.
-
Gustav Larsson. Foto: EFE
Gustav Larssonek irabazi du Paris-Niza probako lehen etapa. Vacansoleil taldeko txirrindularia 9,4 kilometroko erlojupekoan nagusitu da.
11:19ko denbora egin du Larssonek. Segundo bat gehiago behar izan du Bradley Wigginsek eta laura Levi Leipheimer (Omega Pharma-Quick Step) sailkatu da. Markel Irizar gipuzkoarrak zortzigarren bukatu du.
Lehen etapa:
1. Gustav Larsson (Vacansoleil) 11:19
2. Bradley Wiggins (Sky) 1
3. Levi Leipheimer (Omega Pharma-Quick Step) 4
4. Tejay Van Garderen (BMC) 9
5. Thomas De Gendt (Vacansoleil) 12
6. Sylvain Chavanel (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
7. Rein Taaramae (Cofidis) 13
8. Markel Irizar (RadioShack) d.b.
9. Remi Pauriol (Cofidis) 15
10. Jerome Coppel (Saur Sojasun) d.b.