Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Itzulia, 19. etapa

Cort Nielsen hirugarrenez gailendu da, Monforte de Lemosen irabazita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Primoz Roglicek lider jarraitzen du, amaierarako bi etapa falta direnean.

1:38
Magnus Cort Nielsen

Magnus Cort Nielsen EF Education taldeko danimarkarrak irabazi du Espainiako Itzuliko 19. etapa. Guztira, txirrindulariek 191,2 kilometro egin dituzte Tapia de Casariegos eta Monforte de Lemos artean. Sailkapen nagusian, Primoz Roglicek lehen postuan jarraitzen du.

28 urteko txirrindulariaren hirugarren garaipena izan da aurtengo edizioan. 4 ordu, 24 minutu eta 54 segundoko denbora egin du, orduko 43,3 kilometroko batez bestekoarekin. Bigarren Rui Oliveira portugaldarra (UAE Emirates) izan da, eta hirugarren, Quinn Simmons estatubatuarra (Trek).

Faboritoen taldea 18 segundora sartu da. Primoz Roglicek sailkapen nagusiko lidergoan jarraitzen du, Enric Mas 2:30era dago eta Miguel Angel Lopez 2:53ra.

Larunbatean 20. etapa jokatuko dute, 202,2 kilometrokoa, Sanxenxo eta Mos artean.

19. ETAPAREN SAILKAPENA

1 - CORT Magnus EF Education - Nippo 4:24:54

2 - OLIVEIRA Rui UAE-Team Emirates 0:00

3 - SIMMONS Quinn Trek - Segafredo 0:00

4 - BAGIOLI Andrea Deceuninck - Quick Step 0:00

5 - ROUX Anthony Groupama - FDJ 0:00

6 - KRON Andreas Lotto Soudal 0:00

7 - CRADDOCK Lawson EF Education - Nippo +0:05

8 - DAINESE Alberto Team DSM +0:18

9 - TRENTIN Matteo UAE-Team Emirates +0:18

10 - KRIEGER Alexander Alpecin-Fenix +0:18

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 77:49:37

2 - MAS Enric Movistar Team +2:30

3 - LÓPEZ Miguel Ángel Movistar Team +2:53

4 - HAIG Jack Bahrain - Victorious +4:36

5 - BERNAL Egan INEOS Grenadiers +4:43

6 - YATES Adam INEOS Grenadiers +5:44

7 - KUSS Sepp Team Jumbo-Visma +6:02

8 - MÄDER Gino Bahrain - Victorious +7:48

9 - MARTIN Guillaume Cofidis, Solutions Crédits +8:31

10 - DE LA CRUZ David UAE-Team Emirates +9:24