Itxi

Txirrindularitza

Bi urteko zigorra Contadorri

Txirrindularitzako mundua TAS-en erabakiarekin 'suminduta' azaldu da

Erredakzioa

'Norbaitek txirrindularitzaren heriotza' nahi duela adierazi du haserre Eddy Merckx handiak eta Pedro Delgadok 'dopingaren aurkako borrokan iparra galdu' dela azaldu du

  • Alberto Contador. Argazkia: EFE

    Alberto Contador. Argazkia: EFE

Txirrindulari ohiak eta profesionalak TAS-ek hartutako erabakiarekin "suminduta" eta "harrituta" azaldu dira. Alberto Contadorrek bi urte eman beharko ditu errepideetatik kanpo eta gainera 2010ean lortuako Frantziako Tourrreko garaipena eta 2011 urtean lortutako Italiako Giroko garaipena kendu egingo dizkiote.

Eddy Merckx Belgikako txirrindulari mitikoak zigorrarekin desadostasuna azaldu du "norbaitek txirrindularitzaren heriotza" nahi duela adierazita. "TAS-en erabakia sinestezina da, haserretzeko modukoa da. Ez naiz gai hautean aditua, baina ezustekoa izan da. Triste nago txirrindularitzarentzat oso kaltegarria baita erabakia. Garbitasuna ehuneko ehunean bilatzea bada helburua txirrindulari guztiek emango lukete postibo", adierazi du Merckxek.

Zigorraren erabakiarekin Pedro Delgado ere harritu egin da. "Dopingaren aurkako borrokan iparra galtzen ari dira" azaldu du Segoviako txirrindulari ohiak. "Kirolak arazo bat du, baina ez kirolariekin, alegia kirolaren gainetik protagonismoa nahi duten erakundeekin" adierazi du 1988ko Frantziako Tourreko garaileak.

Alberto Contadorren lagunak, Carlos Sastrek, "zigorrak ez du zentzurik" eta "ulertezina" dela adierazi du. "Frogak badaude eta dopatu delaren ziurtasuna badago zigorra zuzenea da, baina ezin daiteke zigortu froga argirik gabe", adierazi du Avilako txirrindulariak.

Espainiako txirrindularitzako selekzioko entrenatzaileak, Jose Luis de Santosek Alberto Contadorren errugabetasunean konfiantza duela onartu du. "Contadorrentzat kaltea izugarria da, baina batez ere Espainiako txirrindularitzarentzat kaltegarria da, Contador itzuli handietan gure txirrindulari erreferentea baita", azaldu du selekzionatzaileak.