Itxi

Txirrindularitza

Urtarrilaren 17tik 22ra

Astearte honetan hasiko da Tour Down Under lasterketa

Erredakzioa

Urtarrilaren 17an abiatuko da proba eta hilaren 22an bukatuko da. Txirrindulariek sei etapa gainditu beharko dituzte bost egunetan. Euskaltel-Euskadi ere bertan izango da.

  • Tropela Australiako errepideetatik Down Under Classicean. Argazkia: EFE

2012ko txirrindularitza denboraldia iragan igandean hasi zen Down Under Classic lasterketarekin eta astearte honetan Tour Down Under bost eguneko lasterketa hasiko da.

Australian burutuko da lasterketa urtarrilaren 17an hasi eta hilaren 22an bukatuta. Sei etapa gainditu beharko dituzte txirrindulariek bost egunetan: Adelaida-Clare (149 km), Lobethal-Stirling (148 km), Unley-Victor Harbor (134,5 km), Norwood-Tanunda (130 km), McLaren Vale-Willunga Hill (151,5 km), Adelaida-Adelaida (90 km).

Euskaltel-Euskadik lasterketa honetan parte hartuko du eta talde honekin ariko da Australiako errepideetatik: Ruben Perez, Gorka Izagirre, Pablo Urtasun, Roamain Sicard, Adrian Saez de Arregi, Víctor Cabedo eta Ricardo Garcia.
.