Txirrindularitza
Copenhagen
Allen australiarra, urrea junior mailako erlojupeko proban
Erredakzioa
Elinor Barrer britainiarra bigarren izan da (1.80ra) eta Alemaniako Mieke Kroger hirugarren (2.80ra). Irene Usabiaga euskal txirrindularia 16. postuan sailkatu da.
-
Jessica Allen, erdian. Argazkia: EFE
Jessica Allen australiarrak irabazi du erlojupeko proba junior mailan (13,9 kilometro).
19:18.63ko denbora behar izan du. Elinor Barrer britainiarra bigarren izan da (1.80ra) eta Alemaniako Mieke Kroger hirugarren (2.80ra). Irene Usabiaga euskal txirrindularia 16. postuan sailkatu da.
Durbridge, munduko txapeldun 23 urtez azpiko erlojupeko proban
Luke Durbridge australiarra da munduko txapeldun berria 23 urtez azpiko erlojupeko proban. Denbora onena ezarri du Kobenhavnen burutu den 35,2 kilometroko ibilbidean.
35 segundo atera zizkion bigarren izan zen Christian Quaade danimarkarrari eta 46 segundo hirugarren bukatu zuen Michael Hepburn australiarrari.
Emakumezkoen junior mailako erlojupekoko sailkapena:
.1. Jessica Allen (AUS) 19:18.63
.2. Elinor Barker (GBR) 1.84
.3. Mieke Kröger (GER) 2.80
.4. Thalita de Jong (HOL) 14.93
.5. Rossella Ratto (ITA) 31.07
.6. Georgia Williams (NZL) 43.95
.7. Annie Ewart (CAN) 45.87
.8. Kamilla Sofie Valin (DIN) 46.34
.9. Mathilde Favre (FRA) 50.78
10. Alexandra Chekina (RUS) 52.30
16. Irene Usabiaga (EUS) 1:05.00
23 urtez azpiko erlojupekoaren sailkapena:
.1. Luke Durbridge (AUS) 42:47
.2. Rasmus Christian Quaade (DIN) 43:22
.3. Michael Hepburn (AUS) 43:33
.4. Anton Vorobev (RUS) 43:36
.5. Jasper Hamelink (HOL) 44:40
.6 Jason Christie (NZL) 44:47
.7. Luis Mas Bonet (ESP) 44:51
.8. Damien Howson (AUS) 44:53
.9. Rudy Molard (FRA) 44:56
10. Jakub Novak (CZE) 45:00