Txirrindularitza
UCIko egutegia
Etorkizuneko Tourra abuztuaren 14tik 18ra jokatuko da
eitb.eus
23 urte azpiko txirrindularientzat zuzenduta dagoen lasterketa hau izen handiko ziklista askok irabazi dute.
-
Egan Bernal, orain INEOS taldean
2020ko Etorkizuneko Tourra abuztuaren 7tik 16ra bitartean jokatzeko iragarrita zegoen , baina UCI WorldTourreko egutegian egondako aldaketen ondorioz zertxobait moldatu behar izan du bere data.
Beraz, abuztuaren 14an hasi eta 18an amaituko da txirrindulari gazteentzat zuzenduta dagoen Tour hau. 23 urte azpiko txirrindularientzat zuzenduta dagoen lasterketa hau izen handiko ziklista askok irabazi dute; 2017an Egan Bernalek (Ineos), 2018an Tadej Pogacar esloveniarrak, eta izen handiko Nairo Quintanak (2010), Miguel Angel Lopezek (2014) eta Marc Solerrek (2015).
Egutegian sartu dituzten beste bi lasterketa Nazioen Kopako bi dira, Orleneko Saria Nagusia Polonian (abuztuaren 29an eta 30ean) eta Bakearen Lasterketa, Txekian, irailaren 3tik 6ra.