Txirrindularitza
San Juaneko Tourra, 3. etapa
Remco Evenepoel, indartsuena erlojuaren kontra
Agentziak | Erredakzioa
Belgikako txirrindulariak Punta Negran irabazi zuen lidergoa eskuratuz. Julian Alaphilippe taldekideak, aldiz, lasterketa utzi ber izan zuen urdaileko minagatik.
-
Remco Evenepoel. Argazkia: Tour de San Luis
Deceuninck-Quick-Step taldeko Remco Evenepoeek erdietsi zuen garaipena San Juaneko Tourreko hirugarren etapan.
Belgikako txirrindulariak Punta Negran jokatutako 15,2 kilometrotako erlojuaren kontrako jardunaldian indartsuena eta azkarrena izan zen lidergoa eskuratuz. Julian Alaphilippe taldekideak lasterketa utzi ber izan zuen urdaileko minagatik.
Evenepoeek 19:16ko denbora behar izan zuen ibilbidea burutzeko, bigarren denbora onena, 32 segundora, Filippo Gannak (Italy) egin zuen eta hirugarren denborarik onena 43 urte dituen Oscar Sevilla (Team Medellin) espainolak egin zuen.
Laugarren etapa Jachal eta Valle Fertil herrien artean jokatuko da; 185,8 kilometroetako jardunaldia hiru mendaterekin, lehen mailako bi eta hirugarren mailako beste bat.