Txirrindularitza
San Juaneko Itzulia, 2. etapa
Gaviriak Pociton irabazi du
Agentziak | Erredakzioa
Iker Ballarin Euskadi Fundazioa-Orbea txirrindulariak eguneko ihesaldian parte hartu zuen.
-
Gaviria, San Juaneko 2. etapako irabazlea. EFE
Fernando Gaviriak (UAE-Team Emirates) erdietsi zuen garaipena San Juaneko Itzuliko 2. etapan, bertan lortzen duen seigarrena.
Pociton amaitutako jardunaldia esprintean erabaki zen. Guztira 168,7 kilometro burutu zituen tropelak eta lehen egunean bezala gizon azkarren artean egon zen garaipena.
1. etapan Rudy Barbier frantziarrak irabazi zuen, baina bigarrenean Gaviria kolonbiarra izan zen azkarrena Nicolas Naranjo (Agrupacion Virgen De Fatima) eta Masco Benfatto (Bardiani-CSF-Faizane) txirrindulariak gaindituz.
Etapan zehar zortzi gizonek aurrera egin zuten jardunaldiko ihesaldia sortuz, tartean, Euskadi Fundazioa-Orbeako Iker Ballerin gasteiztarra. Berarekin Francisco Monte, Leandro Velardez, Daniel Juarez; Royner Navarro, Hugo Ruiz, Robin Carpenter eta Christofer Jurado izann ziren lasterketaren buruan, baina azkenean tropelak harrapatu zituen garaipena esprintean erabkitzeko.
3. etapa erlojuaren kontrakoa izango da, Ullum jokatuko da eta 15,2 kilometro izango ditu.