Txirrindularitza
Helmuga Urdazubin (Nafarroa)
Vueltako 11. etapa Euskal Herrian sartuko da gaur
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lasterketa Donapaleun (Nafarroa Beherea) abiatu eta Urdazubin (Nafarroa) amaituko da, 180 kilometro egin eta gero.
-
Pelotón de la Vuelta. Foto: EFE
2019ko Espainiako Itzulia Euskal Herrian zehar ibiliko da gaur, mendi ertaineko jardunaldian, ihesaldi luze bat egiteko aproposa izan daitekeen ibilbidean.
Lasterketako 11. etapa Donapaleun (Nafarroa Beherea) hasi eta Urdazubin (Nafarroa) amaituko da, 180 kilometroko ibilbide gorabeheratsua egin ostean. Txirrindulariek hiru mendate gainditu beharko dituzte (hirugarren mailako bi eta bigarren mailako bat) helmugara iritsi aurretik.
Lasterketa ostiraletik aurrera helduko diren goi mendiko etapei begira hasita dago; izan ere, hilaren 6an, kategoria berezikoa den Los Machucos mendatean amaituko da etapa.
Horrenbestez, 11. etapa honek ez luke aparteko ezustekorik eragin behar faboritoen artean, baina inork ez luke egun lasairik espero beharko, errepide estuetatik ibiliko baitira txirrindulariak, aldapa gora eta aldapa behera etengabe.
Paueko erlojupekoaren ostean, Primoz Roglic (Jumbo-Visma) esloveniarra dago sailkapenaren buru, gorriz jantzita, eta haren atzetik daude Alejandro Valverde (Movistar) 01:52ra eta Miguel Angel Lopez (Astana) 02:11ra.
Honako hau da 11. etapako profila:
Azken ehun kilometroetako igarotze-ordutegia