Txirrindularitza
Etapa neutralizatua
Poloniako Itzuliko laugarren etapa, Bjorg Lambrechti eskainitako omenaldia
Erredakzioa
'Lasterketako antolatzaieek, epaileek eta taldeek, Poloniako Itzuliko laugarren etapa neutralizatzea erabaki dute, Bjorg Lambrecht omentzeko', adierazi dute antolatzaileek, ohar baten bitartez.
-
Bjorg Lambrechten Lotto Soudaleko taldekideak, minutu bateko isilunea gordetzen. Argazkia: EFE
Poloniako Itzuliko laugarren etapa egin da astearte honetan, baina etapa neutralizatua izan da, astelehenean hil zen Bjorg Lambrecht 22 urteko txirrindularia omentzeko. Hirugarren etapan izandako eroriko baten ondorioz hil zen Lambrecht.
"Lasterketako antolakuntzak, epaileek, eta taldeek, Poloniako Itzuliko laugarren etapa neutralizatzea erabaki dute, Bjorg Lambrecht omentzeko. Etaparen ibilbidea 133,7 kilometrora laburtu da, eta azken itzuliak itzuli bakarrera", jakinarazi du antolakuntzak.
Lambrechtek erorikoa izan zuen hirugarren etapan, helmugatik 48 kilometrora, eta hormigoizko estolda baten kontra jo zen. Errepide bazterrean uspertu eta Rybnikeko ospitalera eraman zuten arren, ospitalean hil egin zen.
"Denok hunkituta gaude Bjorg Lambrechten heriotzagatik. Hitzek ez dituzte adierazten sentitzen ditugun emozio guztiak. Bjorgen famialiak, taldeak, eta txirrindulitza munduak sentitzen duen minarekin bat egiten dut", adierazi du Czeslaw Langek, lasterketako zuzendariak.
Astearte goizean, Poloniako Itzuliko laugarren etapa hasi aurretik, tropeleko talde eta txirrindulari guztiek minutu bateko isilunea gorde dute Lambrecht omentzeko.