Txirrindularitza
3. etapa
Ackermann nagusi, Jakobsen kanporatuta, Lambrechten heriotzak baldintzatutako etapan
Erredakzioa
Fabio Jakobsen nagusitu da esprintean, baina epaileek deskalifikatu egin dute. Bjorg Lambrecht txirrindulari belgikarra hil egin da, eroriko baten eraginez.
-
Pascal Ackermann, Poloniako Itzuliko liderra, 3. etaparen ostean. Argazkia: EFE
Pascal Ackermann (BORA-Hansgrohe) izan da Poloniako Itzuliko hirugarren etapako irabazlea, eta sailkapen nagusian lider jarraitzen du. Fabio Jakobsen (Deceuninck-Quick Step) nagusitu da esprintean, baina deskalifikatu egin dute eta Ackermanni eman diote garaipena. Hala ere, etapa bigarren planoan geratu da, Bjorg Lambrecht (Lotto Soudal) txirrindularia hil egin baita, etapan eroriko larria izan ondoren.
Ackermannentzat izan da, beraz, Chorzow eta Zabrze artean egin den 150,5 kilometroko etapako garaipena, Danny van Poppel (Jumbo-Visma) izan da bigarren, eta Mads Pedersen (Trek-Segafredo) hirugarren. Pascal Ackermann da sailkapen nagusiko liderra, 12 segundora du bigarrena, Fernando Gaviria (UAE), eta 14ra, berriz, hirugarrena, Luca Mezgec (Mitchelton-Scott).