Itxi

Txirrindularitza

'Contador Kasua'

Alberto Contador: 'Pozik eta lasai nago'

Erredakzioa

Madrildarrak 'hilabete gogorrak' izan direla eta beti egia esan duela adierazi du Saxo Bank bere taldearen bitartez.

Alberto Contador txirrindularia "pozik eta lasaituta" dagoela adierazi du Espainiako Txirrindularitza Federakuntzak emandako auziagatik. "Hilabete gogorrak izan dira, baina kasuaren bilakaeran beti inbestigazioetan parte hartzeko prest egon naiz. Beti esan dut egia" adierazi du Pintokoak Saxo Bank taldearen bidez.

"Taldeari eta federakuntzetako agintariei inoiz ez dudala gezurrik esan eta ez ditudala sustantzia debekatuak hartu adierazi diet" gaineratu du espainiarrak. Bihar Algarveko Itzulian parte hartuko du Contadorrek.