Txirrindularitza
Kaliforniako Itzulia: 2. etapa
Egan Bernalek irabazi du etapa nagusia eta lider jarri da Kalifornian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sailkapen nagusia irabazteko faborito nagusia den Bernalek bi kilometroren faltan egin du eraso eta ihes eginda heldu da helmugara.
-
Egan Bernal, Kaliforniako Itzuliko podiumean. Argazkia: EiTB
Egan Bernal (Sky) txirrindulari kolonbiarrak pronostikoak bete ditu, eta Kaliforniako Itzuliko bigarren etapa eskuratu du, lasterketako "erregina".
Sailkapen nagusia irabazteko faborito nagusia den Bernalek Ventura eta Santa Barbara lotu dituen 157 kilometroko ibilbidea bukatzeko bi kilometroren faltan egin du eraso eta ihes eginda heldu da helmugara 4 ordu eta 14 minuturen ondoren.
Haren atzetik sartu dira Rafal Majka (Bora-Hansgrohe) poloniarra, 21 segundora, eta Adam Yates (Mitchelton-Scott) britainiarra, 25era.
Gaurko garaipenarekin eta lortutako denbora-sariekin Bernal lider jarri da. Bigarren tokian dagoen Majkak 25 segundoko atzerapena dauka berarekiko. Yates, bere aldetik, hirugarren da, 31 segundora.
Hirugarren etapak King City eta Laguna Seca lotuko ditu, 197 kilometroko ibilbidea bete eta gero.