Itxi

Txirrindularitza

Omaneko Tourra, 3. etapa

Greg Van Avermaet, ikusgarri Wadi Dayqaheko helmugan

eitb.eus

Laugaren tokian Gorka Izagirre (Bahrain) sartu da, eta sailkapen nagusian laugarren da ere, 19 segundora.

Greg Van Avermaet (BMC) txirrindularia izan da indartsuena Omaneko Tourreko hirugarren etapan.

German University Technology eta Wadi Dayqah Dam artean 179,5 kilometro burutu dituzte txirrindulariek eta BMCkoak garaipen horrekin lidergoa lortu du ere. Etapan hiru segundoko aldea lortu du Rui Costa (Emirates) eta Alexey Lutsenko (Astana), txirrindulariekiko.

Laugaren tokian Gorka Izagirre (Bahrain) sartu da, eta sailkapen nagusian laugarren da ere, 19 segundora.

Van Avermaetek 32 urte ditu eta 2017an UCIko lehen postua erdietsi zuen.

Etpako sailkapena

.1. Greg Van Avermaet (BEL/BMC)         4.36.04
.2. Rui Costa (POR/UAE Emirates)             3ra
.3. Alexey Lutsenko (KAZ/Asana)              d.b
.4. Gorka Izagirre (EUS/Bahrain)             d.b
.5. Nathan Haas (AUS/Katusha)                7ra
.6. Magnus Cort (DIN/Astana)                 d.b
.7. Christian Eiking (NOR/Wanty)             9ra
.8. Dries Devenyns (BEL/Quick Step)          d.b
.9. Miguel Ángel López (COL/Astana)          d.b
10. Jesús Herrada (ESP/Cofidis)              d.b

Sailkapen nagusia

.1. Greg Van Avermaet (BEL/BMC)          12.56.44
.2. Alexey Lutsenko (KAZ/Asana)                 11ra
.3. Nathan Haas (AUS/Katusha)                   13ra
.4. Gorka Izagirre (EUS/Bahrain)               19ra
.5. Dries Devenyns (BEL/Quick Step)             25ra
.6. Christian Eiking (NOR/Wanty)                d.b
.7. Miguel Ángel López (COL/Astana)             d.b
.8. Jesús Herrada (ESP/Cofidis)                 d.b
.9. Daniel Navarro (ESP/Cofidis)               d.b
10. Merhawi Kudus (ERI/Dimension Data)         33ra
11. Vincenzo Nibali (ITA/Bahrain)              d.b