Txirrindularitza
'Sasoi onean' helduko da
Zubeldia (Melbourne 2010): 'Adi Evans eta Davisekin'
Erredakzioa
Italiak ezustekoa helburu duela badaki, baina australiarren arriskuaz ohartarazi du. Berak egin beharreko lanari buruz, argi dauka: "Oscar laguntzera nator aukera segurua baita".
Haimar Zubeldia euskal txirrindularia ''sasoi onean'' helduko da Munduko Txirrindularitza Txapelketara eta bere helburua Oscar Freire laguntzea dela aitortu du.
"Badakigu Italiak ezustekoa eman nahi duela, baina adi Cadel Evans eta Allan Davis australiarrekin, etxean korrituko dute eta motibatuak egongo dira", esan du Zubeldiak ''rfec.com''-en.
Selekzioan dagoen ''giro bikaina'' azpimarratu du. "Aintzat hartzekoa da". Txapelketan egin beharko duena lanari buruz, argi dauka: "Oscar laguntzera nator aukera segurua baita".