Txirrindularitza
SKY-n 4 urte eman ostean
Mikel Nievek bi urterako kontratua sinatu du ORICA-Scott taldearekin
Erredakzioa
Euskal txirrindulariak talde australiarrarekin sinatu du kontratua datozen bi denboraldietarako. Azken lau urteetan Sky taldean ibili ondoren, taldez aldatuko du Nievek.
-
Mikel Nieve. Argazkia: EFE
ORICA-Scott taldeak Mikel Nieve fitxatu du datozen bi denboraldietarako. Euskal txirrindulariak Sky taldean eman ditu azken lau urteak eta 2018an hasita talde australiarreko kide izango da.
"Esteban eta Yates anaiak ezagutzen ditut. Oso gazteak dira, baina talentu handia dute. Taldeari garaipen garrantzitsuak lortzen laguntzea gustatuko litzaidake, baita itzuli handietan parte hartzea ere. Mendiko etapetan gauza garrantzitsuak egin nahi ditut, eta Estebani eta Yates anaiei lagundu nahi diet ahal dudan guztian", adierazi du Mikel Nievek.