Itxi

Txirrindularitza

Bi denboraldirako

Astanak Omar Fraile fitxatu du

Erredakzioa

Txirrindulari bizkaitarrak bi urterako kontratua sinatu du Kazakhstaneko taldearekin. Dimension Datan ibili da azken denboraldian.

  • Omar Fraile. Argazkia: EFE

    Omar Fraile. Argazkia: EFE

Omar Frailek bi urterako kontratua sinatu du Astana taldearekin. Txirrindulari bizkaitarrak Dimension Data taldea utzi du, eta Kazakhstaneko taldearekin arituko da datorren denboralditik aurrera.

"Omar Fraile igotzaile oso ona da, eta gure taldearentzat oso txirrindulari ona izan daiteke itzuli handietarako. Igotzeaz gain, taldekako erlojupekoetarako ere garrantzitsua izan daiteke", adierazi du Alexander Vinokurov Astana taldeko kudeatzaile nagusiak.

Frailek 27 urte ditu, eta bere ustez "tropel profesionaleko talde indartsuenetako batera" iritsi da. "Azken urteetan aurrerapausoa eman dut profesional mailan eta ondorengo urteetan ere hobetzea espero dut. Astanaren estiloa asko gustatzen zait, baita itzuli handiak nola planteatzen dituen ere", gaineratu du Frailek.