Itxi

Txirrindularitza

Lehenengo etapa

Dauphine Libere: Grega Bolek etapa irabazi du ezusteko esprintean

Erredakzioa

Lampreko txirrindulariak garaipena lortu du azken kilometroetako eroriko batek baldintzatu duen esprintean. Contadorrek jarraitzen du elastiko horiarekin.

Grega Bole (Lampre) esloveniarrak Dauphine Libereko aurreneko etapa irabazi du. Bigarren Peter Velits (Columbia) eslovakiarra eta hirugarren Geraint Thomas (Sky) britainiarra izan dira. Alberto Contadorrek elastiko horiari eutsi dio.

Tropela puskatu egin zuen eroriko batek. Faboritoetako askok denbora galdu zuten, tartean Denis Menchov errusiarra (minutu bat baino gehiago).

Eguneko ihesaldiaren protagonistak Dominique Rollin (Cervelo), Biel Kadri (Ag2r), Cyril Gautier (Bbox), Sebastien Minard (Cofidis) eta Matthieu Ladagnous (Francaise des Jeux) izan ziren.

Bihar biagrren etapa, Annonay eta Bourg Saint Andeol artean (177 kilometro).