Itxi

Txirrindularitza

7. etapa

Tirreno-Adriatico: Garaipena Boassonentzat eta Garzelli, txapeldun

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Acqua e Sapone taldeko txirrindulari italiarrak sei segundo lapurtu dizkio tarteko helmuga bitan gaur arte liderra zen Scarponiri.

Team Sky taldeko Boasson Hagen txirrindulariak irabazi du Tirreno-Adriaticoko zazpigarren eta azken etapa. Itzuli italiarreko garailea, aldiz, Stefano Garzelli (Acqua e Sapone) izan da.

Etapa Civitanova Marche-San Benedetto del Tronto artean burutu da eta 164 kilometrokoa izan da. Irabazlea esprintean erabaki da eta hor indartsuena Edvald Boasson Hagen izan da Alessandro Petacchi (bigarren) eta Sacha Modolo (hirugarren) gainditu ondoren.

Sailkapen orokorra irabazteko lehia tarteko helmugetan erabaki da. Hauek denbora saria zuten eta Garzelli sei segundo jan dizkio gaur arte liderra izan den Michele Scarponiri (Androni). Hori dela eta Stefano Garzelli izendatu da Tirreno-Adriaticoko garaile eta Scarponik bigarren bukatu du denbora berean. Cadel Evans izan da hirugarren sailkapen orokorrean.

Juanjo Oroz, hamaikagarren

Euskaltel-Euskadiko Juanjo Orozek lan bikaina egin du Tirreno-Adriaticoan sailkapen orokorrean 11. postuan bukatu baitu liderrarengandik 1’20”ra.

Clasificación de la 7ª etapa:

1. Edvald Boasson Hagen (Team Sky) 3:52:36
2. Alessandro Petacchi (Lampre) m.t.
3. Sacha Modolo (Colnago) m.t.
4. Bernhard Eisel (Team HTC-Columbia) m.t.
5. Mattia Gavazzi (Colnago) m.t.
6. Tyler Farrar (Garmin-Transitions) m.t.
7. Robbie McEwen (Team Katusha) m.t.
8. Baden Cooke (Team Saxo Bank) m.t.

General:

1. Stefano Garzelli (Acqua e Sapone) 30:51:32
2. Michele Scarponi (Androni) m.t.
3. Cadel Evans (BMC) a 12
4. Maxim Iglinskiy (Astana) a 22
5. Robert Gesink (Rabobank) a 27
6. Michael Rogers (Team HTC-Columbia) a 29
7. Domenico Pozzovivo (Colnago) a 33
8. Vincenzo Nibali (Liquigas) a 42
9. Manuel Mori (Lampre) a 1:04
10. Francesco Gavazzi (Lampre) a 1:07
11. Juanjo Oroz (Euskaltel-Euskadi) a 1:20