Itxi

Txirrindularitza

Aitzinetapa irabaziz

Van Vleuten holandarra, Emakumeen Birako lehen liderra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gaur, Arrasaten (Gipuzkoa) hasi eta bukatuko den 96,8 kilometroko lehen etapari egin beharko diote aurre txirrindulariek.  

  • Van Vleuten, Emakumeen Bira. Argazkia: Maialen Zuazubiskar

    Van Vleuten, Emakumeen Bira. Argazkia: Maialen Zuazubiskar

Annemiek van Vleuten (Bigla) holandarra da Emakumeen Birako lehen liderra, asteazkenean 1,2 kilometroko aitzin etapan azkarrena izan baita.

Bost egun irauten duen sona handiko lasterketa hau hasi besterik ez da egin, eta jada badugu lehen liderra, eta maila ona eta lehiakortasun handia erakutsi du, gainera.

Herbehereetako erlojuaren kontrako txapeldunak segundo bakarra atera dio Katrin Garfoot (Orica) australiarrari, eta bi segundo, Anna van der Breggen (Rabo Liv) herrikideari.

Ostegun honetan, Arrasaten hasi eta bukatzen den 96,8 kilometroko lehen etapari egin beharko diote aurre txirrindulariek. Krutzeta gaina izango dute etapan gainditu beharreko oztopo nagusia, 65. kilometroan.