Itxi

Txirrindularitza

Mallorca Challenge

Matteo Pelucchi garaile, lehen jardunaldian

Erredakzioa

Azken metroetan, Swiftek Vivianiren aldeko lana egin du, baina Pelucchik gurpil ona harrapatu eta garaipena eraman du, aurkariak atzean utzita.

9:13

Matteo Pelucchi, IAM taldekoa, izan da azkarrena Santanyí-Ses Salines-Campos sarian, Mallorca Challenge 2015 probako lehen jardunaldian. Guztira, 175 kilometro egin dituzte txirrindulariek. Italiarra Elia Vivianiri (Team Sky) eta Jose Joaquin Rojasi (Movistar Team) gailendu zaie esprintean.

Etapak aurreikusitako bideari jarraitu dio: hasieran ihesaldia izan da, Kirsch luxenburgotarrarena eta Damien Garcia frantziarrarena. Iheslarien abentura helmugatik 15 kilometrora amaitu da, eta, azkenean, garaipena esprintean erabaki dute.

Azken metroetan, Swiftek Vivianiren aldeko lana egin du, baina Pelucchik gurpil ona harrapatu eta garaipena eraman du, aurkariak atzean utzita.

Ostiralean Andratx Saria jokatuko due. Helmuga Mirador d’Es Colomerren dago, 3,5 kilometroko igoera, % 6,5eko maldarekin. Horrez gain, Sa Gramola (3. mailakoa), Claret (3. mailakoa) eta Puig Major (2. Mailakoa) igoko dute.

Mirador d’Es Colomerren Alejandro Valverdek (2005), Davide Bernabeu (2006) eta Thomas Dekker (2007) gailendu dira aurreko edizio batzuetan.

 

"600">