Txirrindularitza
33 urterekin
Koldo Fernandez de Larreak txirrindularitza utzi du
Erredakzioa
Gasteiztarrak Euskaltel-Euskadin zortzi urte eman zituen eta Garmin Sharpen beste hiru.
Koldo Fernández de Larreak txirrindularitza uztea erabaki du. Gasteiztarrak 33 urte ditu eta hamaika profesional bezala eman ditu, horietako zortzi Euskaltel-Euskadin (2004tik) eta beste hirurak Garmin Sharp taldean, 2012an fitxatu eta gero.
Profesional bezala hamaika garaipen lortu ditu Fernandez de Larreak: 2007an Tirreno-Adriatikoan lortutakoa garrantzitsua izan zen oso; Burgoseko Itzulian hiru garaipen ditu, Vendeeko Itzulian beste bi eta bana, Algarven, Gaztela eta Leonen, Murtzian, Portugalen, Euskal Bizikletan eta Getxoko Zirkuituan.