Itxi

Txirrindularitza

Eneco Tour

Tom Dumoulinek irabazi du erlojupekoa eta Lars Boom da lider berria

Giant-Shimano taldeko txirrindulari holandarrak bi segundo atera dizkio bigarren izan den Cancellarari. Boomek lidergoa kendu dio Stybarri.

  • Tom Dumoulin. Argazkia: EFE

    Tom Dumoulin Eneco tourreko hirugarren etapako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Tom Dumoulin holandarrak irabazi du Eneco Tourreko hirugarren etapako erlojupekoa eta garaipen honekin, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da Giant-Shimano taldeko txirrindularia.

Dumoulinek 10 minutu eta 55 segundoko marka ezarri du helmugan eta bi segundogatik gainditu du bigarren izan den Fabian Cancellara. Geraint Thomas britainiarra izan da hirugarren, 10 segundora.

Eneco Tourreko lidergoan aldaketa egon da. Lars Boomek (Belkin) bederatzigarren bukatu du erlojupekoa eta bera da lider berria. Bigarren etapa irabazi zuen Zdenek Stybarri kendu dio sailkapen nagusiko lehen postua.

Hirugarren etapako sailkapena:

.1. Tom Dumoulin (NED-Giant-Shimano) 10:55

.2. Fabian Cancellara (Swi-Trek) + 02

.3. Geraint Thomas (GBR-Sky) + 10

.4. Manuel Quinziato (ITA-BMC) + 14

.5. Jesse Sergent (NZI-Trek) + 15

.6. Stephen Cummings (GBR-BMC) + 17

.7. Andriy Grivko (UKR-Astana) d.b.

.8. Moreno Moser (ITA-Cannondale) + 18

.9. Lars Boom (NED-Belkin) + 19

10. Rohan Denis (AUS-BMC) + 20

Sailkapen nagusia:

.1. Lars Boom (NED-Belkin) 8h:31:54

.2. Manuel Quinziato (ITA-BMC) + 4

.3. Tom Dumoulin (NED-Giant-Shimano) d.b.

.4. Andriy Grivko (UKR-Astana) + 7

.5. Zdenek Stybar (CZE-Omega Pharma) + 12

.6. Geraint Thomas (GBR-Sky) + 14

.7. Niki Terpstra (NED-Omega Pharma) + 18

.8. Kristijan Koren )SLO-Cannondale) + 19

.9. Sep Vanmarcke (BEL-Belkin) + 21

10. Philippe Gilbert (BEL-BMC) d.b.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza