Itxi

Txirrindularitza

Dauphiné

Froomek irabazi du bigarren etapa eta sendo da lidergoan

Erredakzioa

Igor Anton zazpigarren izan da, eta Haimar Zubeldia, hamaikagarren. Froomek 12 segundoko aldea du orain sailkapen nagusian, Alberto Contadorrekin.

  • Chris Froomek 12 segundoko aldea du Alberto Contadorrekin. Efe.

    Chris Froomek 12 segundoko aldea du Alberto Contadorrekin. Efe.

Chris Froomek (Sky) garaipena lortu du Dauphineko bigarren etapan, igandeko banakako erlojupekoan ere gailendu ostean. Txirrindulariek 156 kilometro egin dituzte Tarate eta Col du Beal artean.

Froomek lau ordu, 24 minutu eta 41 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko Alberto Contadorren aurretik. Tea, Tinkoff taldeko txirrindularia izan da britainiarrak Col du Bealen jotako erasoei aurre egiteko gai izan zen bakarra eta garailearekin batera sartu da helmugan.

Denbora sariei esker, Froomek 12 segundoko aldea du orain Contadorrekin, sailkapen nagusian.

Helmugan hirugarrena Wilco Kelderman (Belkin) izan da, Froomek baino lau segundo gehiago eginda.

Anton eta Zubeldia, lehenengoen artean

Euskal ordezkaritzari dagokionez, Igor Antonek etapa ona egin du eta zazpigarren postuan sartu da helmugan, irabazlearengandik 40 segundora. Haimar Zubeldia ere onenen artean izan da, 11. sartuta, 45 segundora.