Txirrindularitza
Romandiako Itzulia
Albasini da lider berria, bigarren etapa jarraian irabazita
Erredakzioa
Orica-GreenEdge taldeko txirrindularia bigarren etapako esprintean nagusitu da. Bigarren Tony Hurel izan da, eta Giacomo Nizzolo, hirugarren.
Michael Albasini Orica-GreenEdge taldeko txirrindularia gailendu da Romandiako Itzuliko bigarren etapan. 166,5 kilometro egin dituzte, guztira, Sion eta Montreux artean. Suitzarra lasterketako lider berria da.
Baina eguneko protagonistak beste bi suitzar izan dira: Lang (IAM) eta Kohler (BMC). Etapako 7. kilometroan ihes egin du, eta helmugatik 3 kilometrora harrapatu ditu tropelak. Azken metroetan, Tony Martinek Kwiatkowski liderrari esprinta eskura jarri dio, baina Albasini agertu da, eta bigarren garaipena jarraian lortu du.
Michal Kwiatkowski poloniarrak sailkapen nagusiko lidertza galdu du, eta Albasini da orain lehen postuan, bost segundoko aldearekin. Hirugarren Ramunas Navardauskas dago, 10 segundora.
Ostiralean etapa nagusia lehiatuko dute, mendikoa, Le Bouveret eta Aigle artean. 180,2 kilometroko ibilbidea, lehen mailako lau mendaterekin: Col des Planches (55,3. kilometroan), Champex (78,6. kilometroan), Les Giettes (133,7. kilometroan) eta Villars (164,7. kilometroan). Lasterketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek, 16:15etatik aurrera.