Itxi

Txirrindularitza

Martxoaren 24tik 30era

Izen handiko txirrindulariak, Kataluniako Itzulian

Erredakzioa

Alberto Contadorrek, Samuel Sanchezek, Chris Froomek, Nairo Quintanak eta Joaquim 'Purito' Rodriguezek astelehenean hasiko den lasterketan hartuko dute parte.

  • Chris Froome

    Chris Froome, Voltan. Argazkia EFE

Kataluniako Itzukia martxoaren 24tik 30era jokatuko da eta 25 mendate puntuagarri izango ditu, tartean Maila Bereziko bi. Guztira 1.173 kilometro egin behar izango dituzte zazpi etapetan.

Chris Froomek, Nairo Quintanak eta Joaquim 'Purito' Rodriguezek, azken Tourreko podiuma, astelehenean hasiko den lasterketan hartuko dute parte. ETBk eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute Kataluniako Itzulia.

Alberto Contador, Samuel Sanchez eta izen handiko beste txirrindulari izango dira Voltako irteeran.

ETAPAK

1. (14/03/24) Calella - Calella, 165,700 kilometro.

2. (14/03/25) Mataro - Girona, 171,200 kilometro

3. (14/03/26) Banyoles - La Molina (Alp), 162,900 kilometro

4. (14/03/27) Alp - Vallter 2000 (Setcases), 166,400 kilometro

5. (14/03/28 Llanars (Vall de Camprodon) - Valls, 222,200 kilometro

6. (14/03/29) El Vendrell - Vilanova i la Geltrú, 163,900 kilometro

7. (14/03/30) Bartzelona (Montjuïc) - Bartzelona (Montjuïc), 120,700 kilometro