Itxi

Txirrindularitza

4. etapa

Cummings, Mediterraneoko Tourraren lider berria

Erredakzioa

Jardunaldiak bi proba izan ditu, goizean eta arratsaldean. Aurrenekoan John Degenkolb (Giant Shimano) alemaniarra izan da nagusi, eta erlojupekoa Cummingsek irabazi du.

  • Txirrindularitza, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Txirrindularitza, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Steven Cummings (BMC) britainiarra da Mediterraneoko Itzuliaren lider berria laugarren etapa irabazita (18,2 kilometroko erlojupekoa).

Jardunaldiak bi proba izan ditu, goizean eta arratsaldean. Aurrenekoan John Degenkolb (Giant Shimano) alemaniarra izan da nagusi, esprintean Thor Hushovd (BMC) eta Sonny Colbrelli (Bardiani) gaindituta.

Arratsaldeko erlojupekoan (18,2 kilometrokoa) Steven Cummings (BMC) britainiarrarentzat izan da garaipena, eta lidergoan kokatu da. Tourra igande honetan bukatuko da, Mont Faron igoerarekin.