Txirrindularitza
Mediterraneoko Itzulia
Degenkolbek irabazi du Mediterraneoko Itzuliaren lehenengoa
Erredakzioa
Giant-Shimano taldeko alemaniarrak denboraldiko lehen garaipena lortu du lehenengo etapako esprintean.
-
John Degenkolb, garaipena ospatzen. Argazkia: Andreas Schulz Twitterren.
John Degenkolbek (Giant-Shimano) irabazi du Mediterraneoko Itzuliaren lehenengo etapa, Argelès-sur-Mer eta Montagnac artean (223,5 kilometro). 2014ko denboraldiko lehenengo garaipena da alemaniarrarentzat, eta, etapa irabazteaz gain, sailkapen nagusian lider jarri da.
Fernando Grijalba (Caja Rural-Seguros RGA), Juan Pablo Valencia (Colombia), Stake Laengen (Bretagne-Séché Environnement), Pierre Gouault (BigMat-Auber 93) eta Julian Bérard (AG2R La Mondiale) ihes eginda ibili dira, eta baita zortzi minutuko aldea atera ere, baina 31 kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak.
Christophe Premontek Giant-Shimano sprintik gabe uzteko zorian egon da, 14 kilometro falta zirenean. Degenkolbek matxura izan du, eta Giant-Shimano apur bat gelditu da. Une hori aprobetxatu du Premontek, baina azkenean, Alemaniako txirrindulariak egoera irauli eta garaipena eskuratu du.
1. ETAPAKO SAILKAPENA ETA OROKORRA
1. John DEGENKOLB (Giant-Shimano) 5h34'01
2. Danilo NAPOLITANO (Wanty-Groupe Gobert) d.b.
3. Sonny COLBRELLI (Bardiani-CSF) d.b.
4. Manuel BELLETTI (Androni Giocattoli) d.b.
5. Benjamin GIRAUD (Team La Pomme Marseille 13) d.b.
6. Cyril GAUTIER (Team Europcar) d.b.
7. Mrko SELVAGGI (Wanty - Groupe Gobert) d.b.
8. Luis Leon SANCHEZ GIL (Caja Rural-Seguros RGA) d.b.
9. Baptiste PLANCKAERT (Roubaix-Lille Métropole) d.b.
10. Anthony DELAPLACE (Bretagne-Séché Environnement) d.b.