Txirrindularitza
Dubaiko Tourra
Marcel Kittelek irabazi du bigarren etapa
Erredakzioa
Mancebo (SkyDive), Nunes (Banco Bic) eta Smit (Vini Fantini) izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak. Taylor Phinneyk lider jarraitzen du.
-
Marcel Kittel, artxiboko irudia. Efe.
Marcel Kittel izan da azkarrena Dubaiko Tourreko bigarren etapan. 121 kilometro egin dituzte guztira, Dubai eta Palm Jumeirah artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, Taylor Phinney (BMC Racing Team) da liderra.
Eguneko ihesaldian Mancebo (SkyDive), Nunes (Banco Bic) eta Smit (Vino Fantini) izan dira protagonista nagusiak, baina tropelak helmugarako 10 kilometro falta zirenean harrapatu ditu.
Omega Pharma etaparen amaiera kontrolatzen saiatu da, baina helmugan Kittel aurkariak baino gehiago izan da eta berak lortu du garaipena. Cavendish, ostera, ez da lehen postuetan agertu ere egin.
Gaurkoa alemaniarrak lortzen duen lehen garaipen ofiziala da, Down Ander Tourra irabazi ostean. Frantziako Tourreko azken edizioan, lau etapa irabazi zituen.
Ostiraleko etapa luzeagoa izango da, 162 kilometrokoa, eta bukaeran zenbait igoera gainditu beharko dituzte. Horrek lasterketa hautsi eta aldaketak eragin ditzake sailkapen nagusian.
SAILKAPENAK
-Etapa
.1. Marcel Kittel (Ale/Giant-Shimano) 2:50:30
.2. Peter Sagan (Svq/Cannondale) d.b.
.3. Taylor Phinney (EEUU/BMC) d.b.
.4. JUAN JOSÉ LOBATO (ESP/Movistar Team) d.b.
.5. Giacomo Nizzolo (Ita/Trek) d.b.
-Nagusia
.1. Taylor Phinney (EEUU/BMC) 3:02:32
.2. Steve Cummings (GBR/BMC) + 15
.3. Lasse Norman Hansen (Din/Garmin-Sharp) + 17
.4. Tony Martin (Ale/Omega Pharma-Quick Step) + 23
.5. Fabian Cancellara (Sui/Trek) + 26