Itxi

Txirrindularitza

Irailaren 22etik 29ra

Munduko Txapelketa, Florentzian

Erredakzioa

Javier Minguezek bi euskal txirrindulari sartu ditu deialdian, Jonathan Castroviejo eta Egoi Martinez. Munduko Txapelketa igandean hasiko da,

  • Gilbert, 2012ko txapelduna. Argazkia: EFE

    Gilbert, 2012ko txapelduna. Argazkia: EFE

Florentzian egingo da 2013ko Munduko Txapelketa, irailaren 22tik 29ra. Angelo Zomegnan, antolakuntzako kidea, munduko txapleketa oso berezia izango dela esan zuen, 'Toscanako paisaia ikusgarriagatik eta ibilbideagatik ere txapelketa ikusgarria eta berezia izango da'.

Javier Minguez Espainiako selekzioko hautatzaileak, txirrindulari hauek eramango ditu Florentziara:  Alejandro Valverde (Movistar), Samuel Sanchez (Euskaltel), Joaquim Rodriguez (Katusha), Alberto Contador (Saxo-Tinkoff), Jose Herrada (Movistar), Jonathan Castroviejo (Movistar), Egoi Martinez (Euskaltel), Dani Moreno (Katusha) eta Luis León Sanchez (Belkin).

Alejandro Valverde eta Joaquim Rodríguez izango dira Espainiako selekzioaren taldeburuak.

EGITARAUA

Irailak 22, igandea
- Emakumezkoen taldekako erlojupekoa (Pistoia-Firenze, 42.8 km)
- Gizonezkoen taldekako erlojupekoa (Montecatini-Firenze, 56.8 km)

Irailak 23, astelehena
- Emakumezkoen erlojupekoa, junior maila (Firenze Cascine-Firenze, 15.5 km)
- Gizonezkoen erlojupekoa, 23 urte azpikoa (Pistoia-Firenze, 42.8 km)

Irailak 24, asteartea
- Gizonezkoen erlojupekoa, junior maila (Firenze Cascine-Firenze, 25.3 km)
- Emakumezkoen erlojupekoa, (Firenze Cascine-Firenze, 25.3 km)

Irailak 25, asteazkena
- Gizonezkoen erlojupekoa (Montecatini-Firenze, 56.8 km)

Irailak 27, ostirala
- Emakumezkoen lasterketa, junior maila (Firenze-Firenze, 82.8 km - 5 buelta zirkuitura)
- Gizonezkoen lasterketa, 23 urte azpikoa (Montecatini-Firenze, 172.8 - 7 buelta zirkuitura)

Irailak 28, larunbata
- Gizonezkoen lasterketa, junior maila (Montecatini-Firenze, 139.7 km - 5 buelta zirkuitura)
- Emakumezkoen lasterketa  (Montecatini-Firenze, 139.7 km - 5 buelta zirkuitura)

Irailak 29, igandea
- Gizonezkoen lasterketa (Lucca-Firenze, 272.2 km - 10 buelta zirkuitura)