Txirrindularitza
Poloniako Itzulia
Riblonek irabazi du bigarren etapa, eta Majka lider berria da
Erredakzioa
Ag2r taldeko frantziarrak Passo Pordoi mendian garaipen bikaina lortu du, Thomas Rohreggerren eta Georg Preidlerren aurretik. Ion Izagirre zortzigarren izan da, eta sailkapenean bosgarren jarri da.
-
Christophe Riblon. Argazkia: EFE
Christophe Riblon frantziarrak (Ag2r) irabazi du Poloniako Itzuliko bigarren etapa, eta Rafal Majka poloniarrak (Saxo Tinkoff) liderarren elastikoa kendu dio Diego Ulissiri (Lampre).
Bigarren etapa Italiako Alpeetan ere izan da, eta Riblonek erakustaldia eman du Passo Pordoi val di Fassa azken mendatean. Irteeratik erritmoa oso bizia izan da, eta Ag2r taldeko frantziarra protagonista izan da, ihesaldian. Horrela, Frantziako Tourreko etapa nagusian lortutako garaipen ikusgarria errepikatu ahal izan du Christophe Riblonek.
Bihar atseden eguna izango da, eta itzuliko hirugarren etapa (Krakow-Rzeszow, 226 kilometro) asteartean jokatuko da, Polonian.
- Etapako sailkapena:
.1. Christophe Riblon (FRA-AG2R) 6h 03:40
.2. Thomas Rohregger (AUT-RadioShack) + 01:02
.3. Georg Preidler (AUT-Argos) + 01:18
.4. Sergio Luis Henao (COL-Sky) + 01:35
.5. Rafal Majka (POL-Saxo-Tinkoff) + 01:35
.6. Pieter Weening (HOL-Orica) + 01:38
.7. Chris Anker Sörensen (DIN-Saxo Tinkoff) + 01:40
.8. Jon Izaguirre (ESP-Euskaltel Euskadi) + 01:44
.9. Domenico Pozzovivo (ITA-AG2R) + 01:44
10. Robert Kiserlovski (CRO-RadioShack) + 01:47
- Sailkapen nagusia:
.1. Rafal Majka (POL-Saxo Tinkoff) 11h 04:43
.2. Sergio Luis Henao (COL-Sky) + 04
.3. Christophe Riblon (FRA-AG2R) + 06
.4. Pieter Weening (HOL-Orica) + 07
.5. Chris Anker Sörensen (DIN-Saxo Tinkoff) + 09
.6. Jon Izaguirre (ESP-Euskaltel Euskadi) + 13
.7. Domenico Pozzovivo (ITA-AG2R) + 13
.8. Robert Kiserlovski (CRO-RadioShack) + 16
.9. Thomas Rohregger (AUT-RadioShack) + 18
10. Eros Capecchi (ITA-Movistar) + 20