Txirrindularitza
Belgikan
Wouter Dewilde hil da, eroriko larri baten ondorioz
Erredakzioa
Hirugarren sailkatu zen Dewilde Veldegemen, Belgikan, korritutako proba batean, baina helmugara heltzean, hesien aurka jo zuen eta larri zauritu zen.
-
Tropela, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Wouter Dewilde txirrindulari belgikarra hil da, eroriko larri baten ondorioz. Hirugarren sailkatu zen Dewilde Veldegemen, Belgikan, korritutako proba batean, baina helmugara heltzean, hesien aurka jo zuen eta larri zauritu zen.
Berehala Brujaseko ospitalera eraman zuten, baina handik ordu batzutara hil zen. Medikuek ezin izan zuten ezer egin.