Txirrindularitza
4. etapa
Simon Spilakek irabazi du Romandiako Tourreko etapa nagusia
Erredakzioa
Katusha taldeko Simon Spilak txirrindulariak garaipena erdietsi du Marly eta Les Diablerets arteko etapan. Igor Anton hamargarren postuan hemugaratu da.
Spilakek irabazi du Romandiako Tourreko etapa nagusia Froomen aurretik. 1:03ra Movistar taldeko Rui Costa eta Alejandro Valverde helmugaratu dira. Igor Anton hamargarren postuan heldu da Les Diableretsera.
Etapa gogorra izan da, eta elurrarengatik antolakuntzak Col de la Croixeko gaina Les Mosseseko mendiagatik aldatu behar izan du azken momentuan, helmugarako 8 kilometro gelditzen zirenean.
Fromme taldekideen laguntza gabe gelditu da azken igoeran, baina indarrak batu ditu Spilaken bila joateko. Alejandro Valverderen taldea atzetik joan da, baina ez dira akordio batera heldu lana banatzeko eta ihes egindakoen aldea handitu egin da etaparen bukaeran.
Laugarren etapa
.1. Simon Spilak (SLO-Katusha) 5:10:00
.2. Christopher Froome (BH-Sky) d.b.
.3. Rui Costa (POR-Movistar) 01:03ra
.4. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) d.b.
.5. Wilco Kelderman (HOL-Blanco)
.6. Carlos Alberto Betancur (COL-AG2R)
.7. Marcel Wyss (SUI-IAM Cycling)
.8. Jean-Christophe Peraud (FRA-AG2R)
.9. Robert Kiserlovski (CRO-RadioShack)
10. Igor Antón (EUS-Euskaltel)
Sailkapen nagusia
.1. Christopher Froome (BH-Sky) 19h03:10
.2. Simon Spilak (SLO-Katusha) 47ra
.3. Rui Costa (POR-Movistar) 1:21
.4. Robert Kiserlovski (CRO-RadioShack) 1:22
.6. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) d.b.
.7. Thomas Danielson (USA-Garmin) 1:27
.8. Wilco Kelderman (HOL-Blanco) 1:28
.9. Carlos Alberto Betancur (COL-AG2R) d.b.
10. Marcel Wyss (SUI-IAM Cycling) 1:43.