Itxi

Txirrindularitza

3. etapa

Bigarren etapa eskuratu du Meersmanek Romandiako Itzulian

Erredakzioa

Belgikarrak Gavazzi eta Albasini gainditu ditu esprintean. Euskaltel-Euskadiko Juanjo Lobato bosgarren sailkatu da.

5:20

Gianni Meersman (Omega Pharma) belgikarrak bigarren garaipena eskuratu du Romandiako Itzulian. Chris Froomek, bestalde, lidergoari eutsi dio.

Meersman aurreneko etapan nagusitu zen, eta gaurkoan, hirugarrenean hain zuzen ere, Francesco Gavazzi (Astana) eta Michael Albasini (Orica-Greenedge) gainditu ditu esprintean. Euskaltel-Euskadiko Juan Jose Lobatok bosgarren postuan bukatu du.

Faboritoek larunbaterako indarrak gorde dituzte. Sailkapen nagusian, Froomek sei segundoko aldea dauka Andrew Talansky (Garmin-Sharp) txirrindulariarekin. Meersman bederatzigarrenera igo da.

Etaparen hasieran bost lagunek osatutako ihesaldia sortu da: Kruijswijk (Blanco), Berard (Ag2r), Reza (Europcar), Brändle (IAM), eta Peio Bilbao (Euskaltel-Euskadi). 4'21''-ko errenta izatera iritsi dira, baina helmugarako 45 kilometroren faltan tropelak harrapatu ditu.

Larunbatean etapa nagusia jokatuko da. Tropelak 188,5 kilometro egin beharko ditu Marly eta Diablerets artean, eta lehen mailako lau mendate igo beharko ditu. Igandean azken etapa izango da, Genevako erlojupekoa.

3. etaparen sailkapena:

1. Gianni Meersman (Omega Pharma-Quick Step) 4:19:03

2. Francesco Gavazzi (Astana) d.b.

3. Michael Albasini (Orica-Greenedge) d.b.

4. Luka Mezgec (Argos-Shimano) d.b.

5. Juan Jose Lobato (Euskaltel-Euskadi) d.b.

6. Danilo Wyss (BMC) d.b.

7. Rinaldo Nocentini (Ag2r La Mondiale) d.b.

8. Roberto Ferrari (Lampre-Merida) d.b.

9. Reinardt Janse Van Rensburg (Argos-Shimano) d.b.

10. Xavier Florencio (Katusha) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Chris Froome (Sky) 13:53:16

2. Andrew Talansky (Garmin-Sharp) 6''-ra

3. Gianni Meersman (Omega Pharma-Quick Step) 9''-ra

4. Robert Kiserlovski (RadioShack) 13''-ra

5. Richie Porte (Sky) 15''-ra

6. Rui Costa (Movistar Team) 16''-ra

7. Thibaut Pinot (FDJ) 17''-ra

8. Stef Clement (Blanco) d.b.

9. Alejandro Valverde (Movistar Team) d.b.

10. Tom Danielson (Garmin-Sharp) d.b.