Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Itzulia (2. etapa)

Navardauskas nagusitu da, esprintean

Erredakzioa

Enrico Gasparotto eta Gianni Meersman sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Froomek lidergoan jarraitzen du.

2:34

Ramunas Navardauskas (Garmin) lituaniarrak irabazi du, esprintean, Romandiako Itzuliaren bigarren etapa. Enrico Gasparotto (Astana) eta Gianni Meersman sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Chris Froome (Sky) britainiarra faboritoekin helmugaratu da, eta lidergoari eutsi dio. Sailkapen nagusiko bigarren postuan, Andrew Talansky estatubatuarra dago, sei segundora.

Movistar taldeak gogor egin du lan, sailkapen nagusiko bosgarren postuan dagoen Rui Costaren alde. Prilly eta Grandes artean dagoen distantzia egiteko 4h51:49-ko denbora behar izan du Navardauskasek.

Hirugarren Mailako Olagne mendatean, helmugarako 17 kilometroren faltan, mugimendu ugari egon dira. Mikel Astarloza ihesaldian izan da, beste hiru gizonekin, baina tropelak helmugara heltzeko kilometro bat falta zenean harrapatu ditu. Garikoitz Bravok (Euskaltel-Euskadi) mendiko sailkapeneko lidergoari eutsi dio.

Bigarren etapako sailkapena:

1. Ramunas Navardauskas (Garmin-Sharp) 4:51:49
2. Enrico Gasparotto (Astana) d.b.
3. Gianni Meersman (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
4. Luka Mezgec (Argos-Shimano) d.b.
5. Dominik Nerz (BMC) d.b.
6. Francesco Gavazzi (Astana) d.b.
7. Jan Bakelants (RadioShack-Leopard) d.b.
8. Stef Clement (Blanco) d.b.
9. Michael Albasini (Orica-Greenedge) d.b.
10. Manuele Mori (Lampre-Merida) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Chris Froome (ING/Team Sky) 9:34:13".

2. Andrew Talansky (USA/Garmin) +6".

3. Robert Kiserlovski (CRO/RadioShack) +13".

4. Richie Porte (AUS/Team Sky) +15".

5. Rui Costa (POR/Movistar) +16".

6. Thibaut Pinot (FRA/FDJ) +17".

7. Stef Clement (HOL/Blanco) m.t.

8. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) m.t.

9. Tom Danielson (USA/Garmin) m.t.

10. Wilco Kelderman (HOL/Blanco) +18".