Txirrindularitza
Asteazken honetan
Huy mendateak erabakiko du Flèche Wallone
Erredakzioa
Tarteko bi helmuga eta probaren amaiera egongo dira bertan. Azken 500 metroetan % 17ko malda bat gainditu beharko dute.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Huy mendatea izango da protagonista nagusia asteazken honetan jokatuko den Flèche Wallone klasikoan. Txirrindulariek hiru aldiz igo beharko dute, eta azken 500 metroetan % 17ko malda bat gainditu beharko dute. Philippe Gilbert, Valverde, Contador eta Joaquim Rodriguez (iazko irabazlea) dira proba irabazteko faborito nagusiak.
1.300 metro eta, batez beste, % 9ko maldak ditu Huy mendateak, eta tarteko bi helmuga eta probaren amaiera egongo dira bertan.
Azken irabazleak:
2012. Joaquim "Purito" Rodriguez
2011. Philippe Gilbert
2010. Cadel Evans
2009. Davide Rebellin
2008. Kim Kirchen
2007. Davide Rebellin
2006. Alejandro Valverde
2005. Danilo Di Luca
2004. Davide Rebellin
2003. Igor Astarloa