Itxi

Txirrindularitza

Apirilaren 7an

Contador eta Valverde, Udaberriko Klasikoan

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadiko taldeburuak Igor Anton, Mikel Nieve eta Mikel Astarloza izango dira.

  • Udaberriko Klasikoaren aurkezpena. Argazkia: EiTB

    Udaberriko Klasikoaren aurkezpena. Argazkia: EiTB

Alberto Contador (Team Saxo-Timkoff) eta Alejandro Valverde (Movistar Team) izango dira apirilaren 7an jokatuko den Udaberriko Klasikoaren izarrak. Zornotzako proban WorldTourreko hiru taldek hartuko dute parte: Team Saxo-Timkoff, Movistar Team eta Euskaltel-Euskadi.

Contadorrek Nicolas Roche eta Sergio Paulino bezalako txirrindulariak izango ditu taldean, eta Valverderekin, bestalde, Beñat Intxausti, Juanjo Cobo, Nairo Quintana, Jose Herrada eta Pablo Lastras egongo dira. Euskaltel-Euskadiko taldeburuak Igor Anton, Mikel Nieve eta Mikel Astarloza izango dira.