Itxi

Txirrindularitza

Tour Down Under

Gerransek etapa erabakigarria irabazi du

Erredakzioa

Tom Jelte Slagter Holandako txirrindulariaren erritmoari eutsi dio Gerransek, eta esprintean nagusi izan da. Hala ere, Slagter lasterketako lider berria eta Down Underreko irabazle birtuala da.

  • Simon Gerrans (Orica GreenEdge) eta Tom Jelte Slagter (Blanco Cycling). EFE

    Simon Gerrans (Orica GreenEdge) eta Tom Jelte Slagter (Blanco Cycling). EFE

Simon Gerrans (Orica GreenEdge) Old Willungako igoeran nagusi izan da, Tour Down Underreko bosgarren etapan. Australiako lasterketaren etapa nagusian Javi Moreno (Movistar) azken kilometroan gainditu du Gerransek. Morenok sailkapen nagusian aurrera egiteko eraso egin du.

Tom Jelte Slagterren (Blanco Cycling) azken erritmo aldaketari eutsi dio Gerransek eta esprintean nagusi izan da. Hala ere, Holandako txirrindularia lasterketako lider berria eta Down Underrreko irabazle birtuala da, azken etaparen faltan.

Simon Gerransek eraso erabakigarria jo du. Tour Down Underreko azken irabazleak tropela hautsi eta bakarrik ihes egin du. Ion Izagirre (Euskaltel) Gerransen erritmoari eusten saiatu da.

Slagterrek ez du hasiera batean Gerransen gurpila hartzerik izan, baina berehala harrapatu du eta gero sufritu egin du Gerransek. Etapa ez du irabazterik izan, baina Slagterrek lidergoa bermatu du.

Bosgarren etapa:

1 Simon GERRANS AUS (OGE) 3:36:25
2 Tom Jelte SLAGTER HOL (BLA) 0
3 Javier MORENO BAZAN ESP (MOV) 10
4 Jon IZAGIRRE INSAUSTI ESP (EUS) 12
5 Tiago MACHADO POR (RLT) 13
6 Wilco KELDERMAN HOL (BLA) 16
7 Gorka IZAGIRRE INSAUSTI ESP (EUS) 16
8 Rafael VALLS FERRI ESP (VCD) 16
9 Daniele PIETROPOLLI ITA (LAM) 16
10 Ben HERMANS BEL (RLT) 16

Sailkapen nagusia:

1 Tom Jelte SLAGTER (BLA) 16:35:33
2 Javier MORENO BAZAN (MOV) 13
3 Ben HERMANS (RLT) 25
4 Jon IZAGIRRE INSAUSTI (EUS) 28
5 Geraint THOMAS (SKY) 29
6 Tiago MACHADO (RLT) 29
7 Gorka IZAGIRRE INSAUSTI (EUS) 32
8 Daniele PIETROPOLLI (LAM) 32
9 Wilco KELDERMAN (BLA) 32
10 Jussi VEIKKANEN (FDJ) 37