Txirrindularitza
San Luiseko Tourra
Dinizek hirugarren etapa irabazi du eta lider berria da
Erredakzioa
Brasilgo txirrindulariak (Funvic) ausart jokatu du eta bakarrik helmugaratu da. Faboritoak ez dira ihesaldiaren jokoan sartu eta Dinizek garaipena lortu du.
-
Alex Diniz (Funvic). EFE
Alex Diniz (Funvic) Brasilgo txirrindulariak San Luiseko Tourreko hirugarren etapa irabazi du. La Punta eta Mirador de El Potrero de los Funes (Argentina) lotru ditu ibilbideak. Era berean, lasterketako lidergoa bereganatu du Dinizek. Mauro Santambrogio (Vini) italiarra 24 segundora du brasildarrak.
Dinizek ausart jokatu du eta bakarrik helmugaratu da. Faboritoak ez dira ihesaldiaren jokoan sartu eta Dinizek garaipena lortu du. Vincenzo Nibalik eta Alberto Contadorrek ez diote Dinizen erasoari erantzun eta Brasilgo txirrindulariak garaipena eta lidergoa bereganatu ditu.
Pintoko txirrindulariak azken igoeran karranpak izan dituela onartu du. Contador hamabigarren postuan helmugaratu da eta ostegunean erne egon beharko du sailkapen nagusian gora egin nahi badu behintzat. 20 kilometroko erlojupekoa egin beharko dute txirrindulariek.
Sailkapenak:
-Hirugarren etapa
1. Alex Diniz (BRA/Funvic) 4:29:36.
2. Mauro Santambrogio (ITA/BMC) 24 segundora
3. Michal Kwiatkowski (POL/Omega Pharma-Quick Step) d.b.
4. Bart de Clercq (BEL/Lotto-Belisol) 25.
5. Tejay Van Garderen (AEB/BMC) d.b.
6. Jurgen van den Broeck (BEL/Lotto-Belisol) d.b.
7. Dani Díaz (ARG/San Luis Somos Todos) 29.
8. Diego Ulissi (ITA/Lampre-Merida) 34.
9. Miguel A. Rubiano (KOL/Androni-Venezuela) d.b.
10. André Cardoso (POR/Caja Rural) d.b.
-Sailkapen orokorra
1. Alex Diniz (BRA/Funvic) 12:07:48.
2. Mauro Santambrogio (ITA/BMC) 24 segundora.
3. Michal Kwiatkowski (POL/Omega Pharma-Quick Step) d.b.
4. Jurgen van den Broeck (BEL/Lotto-Belisol) d.b.
5. Bart de Clercq (BEL/Lotto-Belisol) 25.
6. Tejay Van Garderen (AEB/BMC) d.b.
7. Dani Díaz (ARG/San Luis Somos Todos) 29.
8. Miguel A. Rubiano (KOL/Androni-Venezuela) 34.
9. André Cardoso (POR/Caja Rural) d.b.
10. Diego Ulissi (ITA/Lampre-Merida) d.b.