Itxi

Txirrindularitza

Iurrretan

Lejarreta harrapatu zuen gidariak positibo eman zuen droga proban

Erredakzioa

Iñaki Lejarreta txirrindularia harrapatu zuen gidari gazteak droga proban positibo eman zuela baieztatu du Ertzaintzak.

  • Iñaki Lejarreta harrapatuta izan zen tokia. Argazkia: EFE

    Iñaki Lejarreta harrapatuta izan zen tokia. Argazkia: EFE

Iñaki Lejarreta txirrindularia harrapatu zuen gidariak droga proban positibo eman zuela baieztatu du Ertzaintzak. Hala ere, Ertzaintzak ez du istripuaren inguruko informazio gehiagorik eman.

Iñaki Lejarreta 29 urteko txirrindularia igandean, abenduaren 16an, goizean hil zen. Mendi bizikletako Espainiako txapeldun ohia auto batek harrapatu zuen N-634 errepidean, Iurretan (Bizkaia).

Istripua 9:30 aldera jazo zen. Berrizko txirrindularia Bilboko noranzkoan zihoan eta Renault Clio auto batek harrapatu zuen. Ertzaintza gertakariaren nondik norakoak ikertzen ari da.

Marino Lejarreta txirrindulariaren loba bi anbulantzik artatu zuten eta suspertzen saiatu ziren, baina biktimaren heriotza baieztatu behar izan zuten.

Hileta-elizkizuna

Ehunka pertsona bildu ziren atzo Berrizko elizan Iñaki Lejarreta txirrindulariari azken agurra emateko. Hileta-elizkizunean ia 2.000 pertsona bildu ziren. Senitartekoek, lagunek eta kirolariek azken agurra eman zioten Lejarretari.

Lejarreta Naiara Telletxea txirrindulari ohiarekin ezkonduta zegoen eta urtarrilean aita izan behar zen; izan ere, Telletxea haurdun dago.