Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

16. etapa

Italiako Giroa: Stefano Garzellik garaipen handia lortu du

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Onena izan da maldan gorako erlojupekoan. Evansek bigarren bukatu du eta 28 segundo sartu dizkio Bassori. David Arroyok lidergoa mantendu du.

Acqua e Sapone taldeko Stefano Garzelli italiarrak irabazi du Italiako Giroko koronoigoera (16. etapa). Etapa maldan gorako erlojupekoa izan da eta 12,9 kilometroko Plan de Corones Kronplatz mendatea igo behar izan dute.

Garzellik denak aho zabalik utzi ditu 41 minutu eta 29 segundoko denbora ezarriz helmugan. Faborito guztiak baino lehenago irten da eta inork ezin izan du bere denbora gainditu.

Etapa honetan etekin gehien atera duena Cadel Evans izan da. Australiarrak bigarren postuan bukatu du 42 minutu eta 10 segundoko marka ezarrita. Beraz, 28 segundoko denbora atera dio seigarren bukatu duen Ivan Bassori (42:38). Basso bigarren kokatu da sailkapen nagusian eta David Arroyok jarraitzen du lidergoan gaurko etapan 43 minutu eta 44 segundoko denbora egin ondoren.

Hamaseigarren etapako sailkapena:

1 Stefano Garzelli 41:28:00
2 Cadel Evans +42
3 John Gadret +54
4 Vincenzo Nibali +1:01
5 Michele Scarponi AND +1:07
6 Ivan Basso +1:10
7 Rigoberto Urán +1:36
8 Alexandre Vinokourov +1:37
9 Dario Cataldo +1:41
10 Evgeny Petrov +1:46

Sailkapen nagusia:

1 David Arroyo 68:32:26
2 Ivan Basso +2:27
3 Richie Porte +2:36
4 Cadel Evans +3:09
5 Carlos Sastre +4:36
6 Vincenzo Nibali +4:53
7 Alexandre Vinokourov AST +5:12
8 Michele Scarponi +5:25
9 Robert Kiserlovski +8:57
10 Damiano Cunego +9:13

Horrela bizi izan dugu 16. etapa eitb.com-en

Sailkepen guztiak