Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

15. etapa

Italiako Giroa: Ivan Basso, garaile Zoncolanen

Erredakzioa

Italiarrak etapa garaipena lortu du Monte Zoncolanen erakustaldia emanda eta aurkariak oso atzean utzi ditu. David Arroyok 'maglia' arrosari eutsi dio, denbora galdu badu ere.

Ivan Bassok (Liquigas) lortu du garaipena Zoncolango ''infernuan'', Giroko hamabosgarren etapan. Italiarrak indar-erakustaldia eman du mendate handiaren igoeran. David Arroyok (Caisse d''Epargne) elastiko arrosari eutsi dio, irabazlearengandik 3:50era helmugaratu baita.

Bassok etapa osoan zehar Liquigas bere taldeak egindako lana baliatu du. Italiarraren taldeak erritmo bizia jarri du batez ere, azken bi igoeretan, Passo Duronen eta Sella Valcaldan. Horrek lasterketa gogortu du eta Bassok erakustaldia emateko gai izan da Zoncolango azken igoeran.

Txirrindulariak banan-banan heldu dira helmugara eta euren arteko diferentziak itzelak izan dira. Bigarren etapan Cadel Evans izan da, 1:18ra, hirugarren Scarponi 1:31ra, laugarren Cunego 1:58ra, bosgarren Vinokourov 2:26ra, seigarren Sastre 2:44ra, zazpigarren Nibali 3:07ra... Diferentzia handiak oso!

David Arroyo 3:50eko atzerapenarekin helmugaratu da eta ''maglia'' arrosa jantziko du biharko atseden-egunean. Merezimendu osoz hartuko dute txirrindulariek biharko jardunaldia, ikuskizuna eskaini baitute azkenengo etapetan.

Giroa asteartean itzuliko da 12,9 kilometroko kronoigoera batekin, San Virgilo di Marebbe eta Plan Coronas artekoa. Tartera %24ko aldapak ditu mendate beldurgarri honek.

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.