Italiako Giroa
11. etapa
Italiako Giroa: Etapa Petroventzat eta Porte da lider berria
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Etapa oso gogorra izan da. 55 txirrindulariz osatutako taldeak ihesaldia sortu eta hankaz gora jarri du etapa eta sailkapen nagusia. Vinokourovek liderraren elastikoa galdu du.
Italiako Giroko hamaikagarren etapak hankaz gora jarri du lasterketa. Katusha taldeko Evgeni Petrovek irabazi du etapa eta Richie Portek (Saxo Bank) jantzi du gaur arte Vinokourovek zeraman liderraren elastikoa.
Oso gogorra eta ikusgarria izan da Lucera eta L’Aguila artean burutu den 256 kilometroko etapa hau. Azker hasi dira mugimenduak eta 33 kilometroan ihesaldi jendetsua bildu da. Lasterketa buruan 55 txirrindulariko taldea geratu da txirrindulari hauekin: : Codol, Donati (Acqua), Dupont, Efimkin (AG2R), Serpa (Androni), Voeckler, Gaudin, Trofimov (Bouygues), Amador, Arroyo, Jeannesson, Kiryienka, Losada (Caisse), Sastre, Tondo, Gustov, Wyss (Cervélo), Moncoutie, Fouchard (Cofidis), Pozzovivo (Colnago), Millar, Martin (Garmin), Cheula, Mayoz (Footon), Bono (Lampre), Dall Antonia, Agnoli, Kiserlovski (Liquigas), Bakelants, De Greef, Lloyd, Wegelius (Omega), Cataldo, Pineau (Quick Step), Kruijswijk, Ardila (Rabobank), Wiggins, Barry, Cummings, Possoni (Sky), Goss (Columbia), Caruso, Petrov, Horrach (Katusha), Gerdemann, Russ (Milram), C. Sorensen, Didier. Porte (Saxo Bank).
Jende garrantzitsu eta arriskutsua zegoen lehen multzo horretan, baina Giroa irabazteko faborito diren Vinokourov, Evans, Nibali, Basso, Garzelli eta Scarponi txirrindulariek ez diote jaramon handiegirik egin ihesaldiari. Iheslarien multzoak 18 minuturainoko abantaila ere izan du etapan zehar. Talde hau bat eginik iritsi da azken maldara eta L’Aguilako mendatean apurtu da, hau da, azken bi kilometroetan. Bukaeran Evgeni Petrov izan da indartsuena, Danilo Cataldo izan da bigarren eta Carlos Sastrek bukatu du hirugarren postuan.
Faboritoen multzoa etapa irabazlearengandik 12 minutura iritsi da eta ondorioz, lasterketa buruan iritsi den Richie Porte da Giroko lider berria.
Hamaikagarren etapako sailkapena:
1. Evgeni Petrov (Katusha) 6:28:29
2. Dario Cataldo (Quick Step) + 5
3. Carlos Sastre (Cervelo) d.b.
4. Bradley Wiggins (Sky) + 7
5. Alexander Efimkin (Quick Step) d.b.
6. Linus Gerdemann (Milram) d.b.
7. Jerome Pineau (Quick Step) d.b.
8. David Arroyo (Caisse d''Epargne) d.b.
9. Xavier Tondo (Cervelo) d.b.
10. Jan Bakelants (Omega Pharma-Lotto) d.b.
Sailkapen nagusia:
1. Richie Porte (Saxo Bank) 45:30:16
2. David Arroyo (Caisse d''Epargne) + 1:42
3. Robert Kiserlovski (Liquigas) + 1:56
4. Xavier Tondo (Cervelo) + 3:54
5. Valerio Agnoli (Liquigas) + 4:41
6. Alexander Efimkin (AG2R) + 5:16
7. Linus Gerdemann (Milram) + 5:34
8. Carlos Sastre (Cervelo) + 7:09
Horrela bizi izan dugu Italiako Giroko hamaikagarren etapa eitb.com-en