Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Seigarren etapa

Italiako Giroa: Matthew Lloyd eta ihesaldiak, irabazle

Erredakzioa

Gaurkoan ere, ihesaldiak arrakasta izan du eta Lloydek garaipen paregabea lortu du tropelaren ezintasuna baliatuta. Nibalik jarraitzen du elastiko arrosarekin.

Omega Pharma taldeko Matthew Lloyd australiarrak irabazi du Italiako Giroko seigarren etapa, Marina di Carraran amaitu dena. Vincenzo Nibalik (Liquigas) elastiko arrosari eutsi dio arazorik gabe.

Bedizzanoko igoeran, helmugarako 11 kilometrora, oinarritu du bere garaipena Lloydek. Erasoa jo eta ia etapa guztian bere iheskidea izean den Rubens Bertogliati (Androni) atzean utzi du. Tropelak Danilo Hondo (Lampre) izan du buru, eta 1:19ra helmugaratu da.

Sailkapen nagusian aldaketarik ez. Nibalik jarraitzen du lehenengo postuan eta Ivan Basso taldekidea da bigarren 13 segundora.

Bihar zazpigarren etapa Carrara eta Montalcino artean (222 kilometro).

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.