Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Hirugarren etapa

Italiako Giroa: Weylandt, zuhur nahaspilaren erdian

Erredakzioa

Quick Stepekoak irabazi du talde murritz bateko lagunen artean erabaki den etapa. Haizea agertu da eta anabasa eraman du lasterketara. Evansek 'maglia' galdu du eta lider berria Vinokourov da.

Wouter Weylandt (Quick Step) belgikarrak irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa, Amsterdam eta Middelburg arteko 209 kilometroko saioa. Bigarren Graeme Brown (Rabobank) australiarra izan da eta hirugarren, Robert Foster (Milram) alemaniarra. Alexandre Vinokurovek (Astana) liderraren elastiko arrosa hartu du.

Weylandtek 30 laguneko esprinta irabazi du. Tropeltxo horretan faborito nagusia etapa irabazteko Columbia taldeko Andre Greipel zen, baina alemaniarrak ez du asmatu.

Helmugarako 20 kilometro falta zirela, Cadel Evans eta Carlos Sastre jokoz kanpo utzi dituen erorketa gertatu da. 46 segundora helmugaratu da bi txirrindulari hauen taldea.

Lehenengo taldean Ivan Basso eta Vinokurov sartu dira. Azken honek jantzi du liderraren ''maglia arrosa''. Richie Porte (Saxo Bank) australiarra denbora berarekin da eta segundo batera David Millar (Garmin) britainiarrak.

Bihar atseden-eguna izango dute txirrindulariek, eta asteazkenean Giroa Italian sartuko da, 32,5 kilometroko taldekako erlojupeko batekin.

Italiako&' || 'nbsp;Giroaren hirugarren etapa:

.1. Wouter Weylandt (BEL/Quick Step) 5h:00:06
.2. Graeme Brown (AUS)Rabobank) d.b.
.3. Robert Forster (ALE/Milram) d.b.
.4. Danilo Hondo (ALE/Lampre) d.b.
.5. Adam Blythe (GBR/Omega Pharma) d.b.
.6. André Greipel (ALE/Columbia) d.b.
.7. Linus Gerdemann (ALE/Milram) d.b.
.8. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) d.b.
.9. Thomas Rohregger (AUT/Milram) d.b.
10. Alexandre Vinokorov (KAZ/Astana) d.b.

.- Sailkapen nagusia:

.1. Alexandre Vinokourov (KAZ/Astana) 10h:07:18
.2. Richie Porte (AUS/Saxo Bank) d.b.
.3. David Millar (GBR/Garmin) + 1
.4. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) + 5
.5. Marcel Sieberg (ALE/Columbia) + 7
.6. André Greipel (ALE/Columbia) + 10
.7. Matthews Goss (AUS/Columbia) d.b.
.8. Linus Gerdemann (ALE/Milram) + 12
.9. Stefano Garzelli (ITA/Acqua e Sapone) + 15
10. Pieter Weening (HOL/Rabobank) + 16
11. Michele Scarponi (ITA/Acqua e Sapone) d.b.
12. Vladimir Karpets (RUS/Katusha) + 17
13. Baden Cooke (AUS/Saxo Bank) + 18
14. Ivan Basso (ITA/Liquigas) d.b.
15. Robert Forster (ALE/Milram) + 21