Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Belfastetik irteera

Irlanda hirugarren uharte italiarra bilakatuko da Giroan

Mikel Dominguez

Ez da Italiako lasterketa bere mugetatik kanpo irtetzen den lehenengo aldia. Hiru egin egongo da tropela Irlandan.

  • Ipar Irlandako parlamentuko igoera, Stormonten, arrosaz margotua / Killinchy CC, Twitter.

    Ipar Irlandako parlamentuko igoera, Stormonten, arrosaz margotua / Killinchy CC, Twitter.

Italiako Giroaren lehenengo hiru etapak Irlandako errepideetan lehiatuko dira. Lehenengo eguna taldekako erlojupekoa izango da, Belfasteko kaleetan zehar. Bigarren etapa ere Ipar Irlandako hiriburuan izango ditu irteera eta helmuga. Iparraldeko kostaldean murgilduko da lasterketa, Erraldoien Galtzadan zehar. Hirugarren etapa Belfast eta Dublin lotuko ditu, Irlandako Errepublikan.

Giroaren bisita honek lehenengo mailako txirrindularitza bertatik bertara ikustera ohituta ez dauden zaleez beteko ditu Irlandako errepideak. Jarraitzaile eta txirrindularitza elkarte txikientzat, Killinchy CCrentzat, kasu, Irlandan Giroa ikustea "betetako amets bat da".

Giroa irabazi duen irlandar bakarra, Stephen Roche, gogoan izango dute, ziur aski. Nicolas Roche (Tinkoff-Saxo) semea lasterketan izango da. Soilik beste irlandar bat egongo da: Daniel Martin (Garmin-Sharp).

SEI BISITA ATZERRIRA

Ez da Giroa Italiatik kanpo irteten den lehenengo aldia, Milanek ohiko irteera izateari utzi zionetik. Mugetatik gertu dauden hiriak kenduta (San Marino 1965ean, Monaco 1966an eta Niza 1995ean), lehenengo aldiz irten zen Giroa kanpora, 5 etapatan, 1973an: Verviersetik (Valonia, Belgika), Italiako Aostaraino, Alemania, Luxenburgo, Frantzia eta Suitza igarota. 1996 arte ez zuen berriz Giroak irteera atzerrian antolatu. Grezian izan zen, hiru etapatan.

Azken harmarkadan, Italiako lasterketan askotan atera da kanpora. 2002an, Groningatik (Herbehereak) irten ziren txirrindulariak, Estrasburgoraino (Frantzia) bigarrenez heltzeko, 5 etaparen ostean, Alemania eta Belgikatik. 2006an, lehennego lau etapak belgiarrak izan ziren, eta 2010ean, Amsterdam izan zen protagonista, 3 etaparekin. Danimarkara joan zen Giroko irteera azken aldiz, 2012an.

Errepide berrien kirol interesa turismoarekin lotzen saiatzen dira antolatzaileak, bidaiariak erakartzeko aukera ona baita. Hala erakusten dute Belfast eta Dublineko turismo bulegoek sortutako kanpainek.