Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia

Parte-hartze eskasa

Hamaika euskal txirrindulari Ordiziako irteeran

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadiren falta asko nabarituko da aurten, euskal ordezkarien kopuruan ere. Movistar eta Caja Rural dira euskal txirrindulari gehien dituzten taldeak.

  • Beñat Intxausti, Movistarreko txirrindularia

    Beñat Intxausti, Movistarreko txirrindularia. Argazkia: EFE

Aurtengo Euskal Herriko Itzulian 144 txirrindularik hartuko dute parte, eta horietatik 11, euskaldunak dira.

Movistar, taldean hiru daude, Beñat Intxausti eta Ion eta Gorka Izagirre anaiak. Caja Ruralen hiru daude ere,  Amets Txurruka, Pello Bilbao eta Omar Fraile.

Team SKY, taldean Mikel Nieve eta Xabier Zandio izango dira. Nieve podiumean egoteko aukera gehien dituen gizona dela dirudi.

Haimar Zubeldia (Trek Facktoy Racing), Koldo Fernandez de Larrrea (Garmin) et Mikel Landa (Astana) txirrindulariek ere hartuko dute parte.

EUSKAL TXIRRINDULARIAK

Movistar Team
3. INTXAUSTI, Beñat
4. IZAGIRRE, Gorka
5. IZAGIRRE, Ion

Team Sky
61. NIEVE, Mikel
68. ZANDIO, Xabier

Trek Facktory Racing
82. ZUBELDIA, Haimar

Garmin - Sharp
96. FDEZ. DE LARREA, Koldo

Astana Pro Team
101. LANDA, Mikel

Caja Rural - Seguros RGA
182. TXURRUKA, Amets
184. BILBAO, Pello
186. FRAILE, Omar

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea