Surf-a
Surfa Mundakara itzuliko da
Billabong Mundaka Challenge probak surflari onenak bilduko ditu
Erredakzioa
Ekitaldi berritzaile baten bitartez punta puntako surfalariak Mundakako uretara itzuliko dira. Ekitaldia urtarrilaren 15etik martzoaren 31ra bitarteko egunik aproposenean izango da.
Billabong Mundaka Challenge proba munduko surflari onenak berriro biltzen saiatuko da Bizkaiko herrian. 2012ko urtarrilaren 15etik hasita hiru hilabeteko epea jarri dute olatuen egoera aproposa izateko helburuarekin. Horrela, ekitaldia olatu egokiak izango diren egun batean izango da.
Europako surf folklorean toki berezia du Mundakak, ezkerreko olatu berezia baitauka herri euskaldunak. Munduko ezkerreko olatuetan perfektuenetarikoa eta ederrenetariko dela diote adituek eta 1999tik 2009ra Billabong Pro proba ospetsua hartu du Mundakak.
"Mundakako olatuaren edertasuna eta ikusgarritasuna erakutsi nahi genuen proba ikusgarri bat antolatuta Mundakako Surf Klubarekin batera" adierazi du Sam Carrierrek, Billabong-eko Europako marketing zuzendariak. "Herria toki magikoa da eta ezkerreko olatuetan onenetarikoa da. Egun aproposaren zain egongo gara eta munduari Mundakako olatuaren ospea erakutsiko ahal izango diogu", gaineratu du Carrierrek.
Ekitaldian nazioarteko sei surflari eta sei surflari euskaldun arituko dira aurrez aurre. Mundakako Surf Klubak bi surflari aukeratu ahal izano ditu. Finalean, sei pàrte hartzaile izango dira eta saria 15.000 eurokoa izango da.