Saskibaloia
Gasteizen jokatuko da
Errege Koparako abonuak azaroaren 5ean jarriko dira salgai
Erredakzioa
ACBko klubeetako bazkideek eta abonatuek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte. Bigarren fasea, publikoari zuzenduta, hilabete bereko 9an hasiko da.
-
Buesa Arena. Argazkia: EFE
Gasteizen jokatuko den 2013ko Errege Koparako abonuak azaroaren 5ean jarriko dira salgai. Txapelketa otsailaren 7tik 10era jokatuko da Buesa Arenan.
ACBko klubeetako bazkideek eta abonatuek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte. Bigarren fasea, publikoari zuzenduta, hilabete bereko 9an hasiko da. Abenduaren 31 baino lehen erositako abonu guztiek deskontua izango dute.
Fernando Buesa Arenaren eserleku guztiak jarriko dira salgai, sailkaturiko taldeentzat gordeko den kuota bat izan ezik, salmentaren lehen itzulia bukatu eta astebete geroago iraungiko dena.