Itxi

Saskibaloia

OTSAILAREN 3AN ETA 4AN

Bilbo izango da Txapeldunen Kopako multzoen faseko egoitzetako bat

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gurpildun aulkiko saskibaloiko txapelketa kontinental gorenak Bizkaiko hiriburuan lur hartuko du, eta bertan Bidaideak Bilbao BSR etxeko taldea arituko da anfitrioi lanetan.

  • Bidaideak

    Bidaideak. Argazkia: Bidaideak

Bilbo izango da Txapeldunen Kopako multzoen faseko egoitzetako bat otsailaren 3an eta 4an. Txapelketa hori Europan jokatzen den gurpildun aulkiko lehiaketarik gorena da, eta Bidaideak Bilbao BSR taldeak hartuko ditu antolatzaile izatearen lanak.

Txurdinagako kiroldegian jokatuko dira A multzoko hamar partidak, bost larunbatean eta bost igandean. Multzo horretan, Bidaideak taldearekin batera, Italiako DECO Metalferro Amicacci Abruzzo, Turkiako Galatasaray, Frantziako Hornets Le Cannet eta Ingalaterrako Manchester Revolution arituko dira.

Las Palmas eta Austriako Klosterneuburg hiria dira lehen fase honetako beste bi egoitzak. Multzo bakoitzeko bi onenek final-laurdenak jokatuko dituzte martxoan. Orduko horietan, Alemaniako Thuringia Bulls eta Espainiako AMIAB Albacete izango dira antolatzaileak.

Otsailaren 3a, ostirala

(11:15) Bidaideak Bilbao BSR vs DECO Metalferro Amicacci Abruzzo

(13:30) Hornets Le Cannet vs Galatasaray SK

(15:45) DECO Metalferro Amicacci Abruzzo vs Manchester Revolution

(18:00) Galatasaray SK vs Bidaideak Bilbao BSR

(20:15) Manchester Revolution vs Hornets Le Cannet

Otsailaren 4a, larunbata

(09:00) Galatasaray SK vs DECO Metalferro Amicacci Abruzzo

(11:15) Hornets Le Cannet vs Bidaideak Bilbao BSR

(13:30) Manchester Revolution vs Galatasaray SK

(15:45) DECO metalferro Amicacci Abruzzo vs Hornets Le Cannet

(18:00) Bidaideak Bilbao BSR vs Manchester Revolution